TXORIBOX
TXORIBOX gure hiriguneetako natura-ondarearen ezagutza eta kontserbazioa sustatzera bideratutako ingurumen-sentsibilizazioko eta -hezkuntzako proiektua da, hegaztiak tresna gisa erabilitzen dituena. Familiei eta ikastetxeei zuzenduta dago. Arloan esperientzia handia duen profesional-talde batek ematen ditu tailerrak ikastetxe eta udalerrietan.
TXORIBOX-eko helburuak honako hauek dira:
(1) Natura kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatzea.
(2) Izaki bizidunen eta gure natura-ondarea babesteko jarrera positiboak eta arduratsuak garatzea.
(3) Naturari buruzko ezagutza areagotzea.
(4) Hondakinen berrerabilpena bultzatzea.
(5) Gure hiriko parkeen biodibertsitatea handitzen laguntzea.
(6) Naturaren kontserbazioan zientziak duen garrantziaz jabetzen laguntzea.
Horretarako, hegaztiak identifikatzen ikasteko tailerrak ematen ditugu, hegaztientzako jantokiak, habi-kutxak, etab. eraikitzen eta kokatzen ditugu. Proiektuari buruzko informazio guztia: https://www.txoribox.eus.
ENARAK PROIEKTUA
ENARAK herritar-zientzia proiektu bat da eta helburua nagusia gure hiri eta herrietan ugaltzen diren hegaztien kontserbazioa sustatzea da. Proiektua gehien bat enaretan, enara azpizurian eta sorbeltzetan bideratzen da. Espezie guzti hauek intsektiboroak dira eta intsektuen izurriteak kontrolatzen laguntzen digute. Gainera, beraien biziraupena gizakien menpe dago, habiak eraikinetan kokatzen baitituzte.
Testuinguru honetan, proiektuak herritarren parte-hartzearekin informazioa-bilketa bultzatu nahi du Ornitho Euskadi atariaren bitartez. Datu hauek atarian daudenean, gure https://aranzadi-enarak.eus/ orrian daukagun bisorearen bitartez bistaratzen dira. Azken helburua eraikin bat zaharberritzeko edo birgaitzeko orduan habia hauek kontutan hartzea da.
DONOSTIAKO HEGAZTI HABIAGILE ARRUNTEN ZENTSOAK
Este proyecto se desarrolla con el fin de obtener índices de abundancia de las aves más comunes en periodo de cría en el municipio de Donostia. Abierto a la colaboración de la ciudadanía, consiste en contar las aves detectadas en puntos fijos de censo, todos los años.
Para participar, se debe contactar con el Departamento de Ornitología.
UDALERRI ETA ESKUALDEETAKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASAK
Hegaztiak biodibertsitatearen funtsezko elementuak dira, bai maila-ekologikoan bai bioadierazle eta aterki-espezie gisa duten balioagatik, eta haiek babesteak habitat eta ekosistemen kontserbazioa ahalbidetzen du. Izan ere, Europa berak gure natura-ondarearen babesaren zati handi bat bereziki hegaztiei buruzko zuzentarau batean oinarritzen du (2009/147/EE Zuzentaraua). Funtsezkoa da leku jakin batean dauden hegazti-espezieen banaketa eta ugaritasuna ezagutzea. Egoera honetan, hegazti habiagileen atlasak tresna bikaina izan dira eta dira behar hori betetzeko.
Bestalde, hegaztiak ikusgarriak, ugariak eta nahiko erraz identifikatzen direnez, sentsibilizaziorako eta ingurumen-hezkuntzarako oso tresna baliagarriak dira. Era berean, testuinguru honetan hegaztiak gozamenerako eta aisialdirako tresna bihurtzen dira: hegaztien behaketak gero eta jende gehiago biltzen duen jarduera da. Norberaren gozamenaz gain, hegazti-behatzaileen kolektiboak funtsezko zeregina izan dezake espezieen jarraipen-programetan, hala nola, hegazti habiagileen atlasa egiterakoan, herritar-zientzia proiektuen bitartez.
Europako hiri-aglomerazio handiek gero eta apustu handiagoa egiten dute beraien lurraldean ugaltzen diren hegaztiei buruzko ezagutza sakona izateko. Informazio hori baliagarria da naturaren kontserbazioa babestu behar duten kudeatzaileentzat (eremu babestuak mugatzeko, jarduerak arautu edota mugatzeko, espezie mehatxatuen kontserbazioan inbertitzeko, etab.). Baina, gainera, natura-aisialdiko testuinguruetan hegaztiak behatzeko puntu 'beroak' identifikatzeko aukera ematen du, banaketa-eremuan eta epe luzerako joera demografikoetan aldaketak zenbatesteko kalitatezko oinarrizko ezagutza sortzen du, hezkuntza-esparruetan interes handia duen inguruko hegaztiei buruzko datu erabilgarriak ematen ditu, etab.
Hori guztia dela eta, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailetik zenbait urte daramatzagu maila lokalean (udalerri edo eskualdeetan) hegazti habiagileen atlasak burutzen, Donostian, Gasteizen eta Iruñerrian esaterako.
ORNITHO EUSKADI ETA ORNITHO NAVARRA ATARIAK
Herritarren parte-hartzeari irekitako gure atariak: erabili itzazu zure landa-koaderno bezala, fauna eta florari buruzko zure behaketekin datu ugari sortzen lagunduko duzu. Datu hauek gure natura-ondarea ikertu, ezagutu eta kontserbazioa hobetzeko eta babesteko hainbat azterketatan erabiltzen dira. Aztertu aukera anitzak… Ustekabezko aipamenak, zerrenda osoak, fauna hil edo zaurituari buruzko behaketak egiteko modulua, hegaztiak janlekuetan, lorategietan eta hiriko parkeetan erregistratzeko modulua, ENARAK proiekturako habien behaketak, hegazti habiagileen atlaserako parte hartzea, 'Eskoletako Urmaelen Sarea' proiektuko behaketen erregistroa, etab.
ESKOLETAKO URMAELEN SAREA
Urmaelak oso habitat baliotsuak dira animalia askoren biziraupenerako, hala nola, desagertzeko arriskuan dauden anfibioentzat. Herpetologia Sailak urteak daramatza hezegune-sare bat eraikitzen anfibioen eta urmaelei lotutako organismo txikien bizi-kalitatea hobetzeko. Eskoletako Urmaelen Sarea ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proiektua da, non hezegune txiki bat eraikitzeko aukera ematen den. Horrela, anfibioak kontserbatzen laguntzeaz gain, ingurumen-sentsibilizaziorako eta -hezkuntzarako oso tresna interesgarria ere sortzen da.
Proiektuari buruzko informazio gehiago hurrengo orrian: https://www.urmaelaeskolan.eus/